XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EHUk 15.000 ikasle berri espero ditu aurtengo ikasturterakoKurtso honetan hasiko diren ikasle berrien % 50ek egin du matrikula
Errektoretzako iturrien arabera, EHUk
Une honetan, ikasle berrien % 50ek matrikula egina du, iaz aldiz, garai honetan matrikulatuta zeuden gazteen kopurua % 33,86koa zen.
Orain dela bi urte ezarritako gestio akademikorako sistemari esker ikasleen matrikulazio prozesua aurten aurrekoetan baino azkarrago omen doa.
EHUko Gestio Akademikoko zuzendaritzak, EHUn sartzeko izena eman zuten 25.128 ikasleri bidali zien matrikulazio txostena.
Txostenean matrikula zein egunetan eta nola egin behar zuten azaltzen zitzaien.
Matrikulaziorako lehen txandan 4.965 ikasleri deitu bazieten azkenean 2.621 gazte matrikulatu dira epe honetan.
Ekainean selektibitatea gainditu zutenentzako bigarren txandan, 7.695 ikasle berri matrikulatu ziren ikasturte honetarako.
Ia 8.000 ikasle horiek EHUko ikasle berrien % 50,27 osatzen dute, EHUk ia 15.000 ikasle berri espero bait ditu 1991-92 ikasturterako.
Dena den, ekainean 25.128 gaztek izena eman zuten EHUn beraien ikasketak egiteko asmoz.
Ekainean izen eman eta azkenean matrikulatuko direnen arteko ezberdintasun handia,
Eta zentzu honetan, aipagarria da, iaz izena eman zuten 23.280 ikasletik 13.000 inguru izan ziren matrikulatu zirenak.
Beraz, aurten 2.000 ikasle berri gehiago izango dira EHUn.